XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zaila gertatuko da, baita ere, ardura duten erakundeek beren ekintzak norabide egokian zuzentzen ez badituzte; hau da, erabaki ahalik eta egokienak garaiz batez ere, garaiz hartzen ez badituzte, garantiaren labelik ez dutenen proposamen desegokiak, besterik ezean, onartu beharrean aurki ez gaitezen.

Hots, bidea itxi behar zaiela, borondate hoberenarekin gehienetan, baina gaitasun gehiegirik gabe askotan, erakunde arduradunen ardura faltaz, horrek bai ez duela aitzakiarik haien zuloa bete nahian-edo dabiltzanei;

Ibon Sarasolaren hitzetan filologo usteko horiek egiaz nahasmena handitzea baino ez baitute lortzen, erru guztia, ezta handiena ere hori ahanztea ez da komeni beraiena ez den arren.

Gauzak diren bezala, neurona erdaldunak ditudanez, beste askori bezala ez du pena merezi esatea ateratzen zait niri; eta badakit amorragarria dela, eta saiatzen naiz pena hori erreprimitzen;

baina amorru handiagoa ematen dit denboraldi luze batean amari ikasi nion bezala arrazoi duzu ezin esan izana, norbaitek, autoritas batek, erdarakada zela esan zuelako, eta, hara nondik, orain, Iboni esker enteratzen naizen esaera jatorra dela.

Hitz pilo batekin gertatzen zait hori. Batetan , adibidez.

Jakina da gauza txarrak erraztasunez ikasten direla, eta gainera, etxeko euskararen kutsurik-edo ez dutenean, hitz jasoak direla pentsatzeko joera izaten dugu, kultuak edo Axularrek erabiltzen zituenak, hots, hautapen ona direla;

hori uste izaten genuen, orain berriz ez dakit etxekoa ez ote den gehiago gehiegi, apika estimatzen.

Nik, dudak nituenean, Ramon Etxezarretari deitzen nion, oraindik, bakarrik Euskadiko Ezkerrakoa zelako.

Orain, ez diot deus kontsultatzen, noski.

Galdetzen nion, adibidez: Batean ala batetan?, eta berak erantzuten zidan, adibidez, zeren ez naiz akordatzen: